Sopelako Udala k gaitzespen irmoa adierazi du udaletxean gauerdian egindako pintaden aurrean, bereziki aniztasunari eta berdintasunari eskainitako muralak kaltetu dituztenak. Udal ondarea zikintzea eta hondatzea ez da onargarria herritarren desadostasuna adierazteko modua, espazio publikoak guztionak baitira.
Udal gobernu hau beti egon da eta egongo da zabalik edozein bizilagunen kritikak, kexak, proposamenak edo kezka helarazi nahi baditu entzuteko. Gure borondatea da elkarbizitza eta errespetua eraikitzea, hitz eginez, arazoak mahai gainean jarriz eta irtenbideak elkarrekin bilatuz.
Sopela zaintzea erantzukizun partekatua da.




