Portugaleteko Udala eta Oroituz Kultur Elkartea-k lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, elkarteak memoria historikoaren arloan garatzen duen jarduera-programari babesa emateko. Hitzarmen hau 2017ko abenduaren 28an Corporazioaren Osoko Bilkurak aho batez onartutako Dokumentu Markotik dator, Portugaleteko memoria historikoa berreskuratzeko politika publikoei buruzko gogoeta eta elkarrizketa prozesu baten ondorioz.
Hitzarmen honek, udalaren eta Oroituz Kultur Elkartearen artean, 6.597,12 €-ko udal-laguntza ekonomikoa jasotzen du elkarteak 2026an gauzatuko dituen jardueretarako. Kopuru honek jardueraren kostu osoaren %96 suposatzen du. Elkarteko boluntarioen lanari esker, balioa askoz handiagoa da; 2025ean antolatutako 19 jardueratan 1.830 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.
Oroituz Kultur Elkartea-k zuzendaritza-batzordea berritzen ari da, eta Sandor Sarria izango da presidentea. Aurreko presidentea, Esther Urbina Amezaga, omendu dute egindako lanagatik.
2026an hitzarmen honen barruan garatuko diren ekintza batzuk honako hauek dira: "La Conspiración", "Berri Ona / La Buena Nueva", "El 47" eta "Salvador (Puig Antich)" filmen proiekzioak eta ondorengo solasaldiak; "La represión de la homosexualidad durante el franquismo" hitzaldia; "50 años de lucha y memoria" erakusketa; "27 de septiembre 1975, los últimos fusilados de la dictadura franquista" liburuaren aurkezpena; mural memorialista baten zaharberritzea; II Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurreneko omenaldia; eta "Bebés robados. Impunidad en democracia" hitzaldia.
Gainera, "Hondamendia / Destrucción" erakusketa antolatuko da Portugaletek jasandako bonbardaketei buruz, eta bisita gidatuak egingo dira. Herri Omenaldia egingo da Portugalete frankisten tropalek hartu zuteneko 89. urteurrenean. Era berean, "Represión y tortura bajo el franquismo" hitzaldia eta "Apaiz Kartzela" dokumentalaren proiekzioa izango dira, baita "Exhumaciones de fosas comunes en Euskadi" eta "Represión penal sobre las mujeres de Sestao y alrededores" hitzaldiak ere.
“"Helburua da memoria kolektibo bat eraikitzen laguntzea, eta horren bidez biktimei duintasuna itzultzea, aitortzea eta historian dagokien lekua ematea."




