Bilboko Luis eta Ángel Serrano anaiak, Vitoria-Gasteizko José Luis Sáenz de Olazagoitia rekin batera, Erromara joan ziren bizikletaz 1960ko udan. Alforjetan zeramaten Ama Birjina Dorletakoa txirrindularien patroia izendatzeko eskaera, eta Vatikanon entregatu zuten.
Euskal txirrindularitzaren sinbolo bihurtu zen balentria hura gogoratzeko omenaldia egingo zaie ekainaren 13an Leintz Gatzagan.




