NEIKERek koordinatutako TRANSFERES proiektu transfronterizak mahatsondo aldaera berriak ebaluatuko ditu, klima-aldaketara eta gaixotasunetara hobeto egokitzeko, upategi jasangarriagoak sustatzeko.
Proiektu honek Espainiako eta Frantziako ardogintza-eskualdeetan mildiu eta oidio bezalako gaixotasunei aurre egiteko erresistenteak diren eta lehortearekiko tolerantzia duten aldaerak aztertuko ditu. Helburua da ekoizpen eredu jasangarriagoak eta erresilienteagoak bultzatzea, fitosanitarioen erabilera murriztuz.
Ana Diez, NEIKEReko ikertzaileak, azpimarratu duenez, "aldaera hauek gure klima eta lurzoru baldintzetan nola jokatzen duten ezagutzea funtsezkoa da, ekoizpen-sistemetan txertatzea baloratzeko eta sektoreak bereganatzea errazteko".
TRANSFERESek esperientzia trukea sustatuko du Frantziaren esperientzia handiagoa aprobetxatuz aldaera erresistenteen erabileran, eta aldi berean, Espainiako bazkideek aldaeren egokitzapenari buruzko ezagutza zabalduko dute.
Proiektuak ez du soilik esperimentazioan jartzen arreta, baizik eta sortutako ezagutza sektore osora zabaltzea du helburu, jardunaldiak, topaketak eta informazio-jarduerak antolatuz. Gainera, aldaera berrien gizarte-onarpenerako potentziala aztertuko da.
NEIKER, CITA Aragón, ARTOMAÑA TXAKOLINA, S.L., INCAVI, Institut Français de la Vigne et du Vin (IFV), Chambre d’Agriculture de la Haute-Garonne eta Viñas del Vero S.A.U. erakundeek osatzen dute proiektu hau, 1.008.436,39 euroko aurrekontuarekin, FEDER funtsen bidez finantzatua. 2026ko urtarrilaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra arte iraungo du.




