KLINK Gunearen baitan antolatutako topaketan, María Díez coach-ak gidatuta, parte-hartzaileek negozio bat aurrera eramateak dakartzan erabaki, ardura eta lehentasunak aztertu zituzten, ekintzaileen energia eta ongizatea zaintzearen garrantzian arreta berezia jarriz.
Saioan, besteak beste, energia ematen eta kentzen duten egoerak identifikatzea, saturazioaren seinaleak garaiz antzematea, mugak eta lehentasunak ezartzea eta motibazioa berreskuratzeko estrategiak landu zituzten. Helburua negozioaren eguneroko jarduna modu orekatuago eta jasangarriagoan kudeatzeko gakoak lantzea izan zen.
Topaketak agerian utzi zuen negozio baten garapenean, emaitza ekonomikoez gain, norberaren ongizateak, lehentasunak argi izateak eta erabakiak modu kontzientean hartzeak duten garrantzia.




