Derioko Kultur Birikan burutuko den prestakuntza 12 ordukoa izango da, lau saiotan banatuta, eguneko hiru ordukoak. Saioak 16:30etik 19:30era izango dira.
Tailerrak ikuspegi etiko, seguru eta praktikoa landuko du, urratsez urrats laguntza eskainiz. Gainera, belaunaldien arteko esperientzia sustatuko da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza eta Hezkuntza graduetako ikasleek emango baitute prestakuntza. Jarduera gaztelaniaz eta euskaraz izango da.
Parte hartu ahal izateko, oinarrizko informatika-ezagutzak eskatzen dira eta ordenagailu eramangarria edo tableta eraman beharko da. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, ekt@txorierri.eus helbidera idatzi edo 747 42 88 49 telefono zenbakira deitu daiteke.
Interesa duten pertsonei izena ematera gonbidatzen zaie, adimen artifizialaren mundura modu praktikoan eta lagunduta hurbiltzeko aukera aprobetxatzeko.




