2026-2027 ikasturtean lau hizkuntza irakatsiko dira bertan: ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara.
Ingelesaren kasuan, sei talde osatuko dira B1 eta C1 mailetan. Horietatik bi talde, B2.2 eta C1 mailetako bana, erdipresentzialak izango dira. Modalitate honetako ikasleek astean klase presentzial bakarra izango dute.
Frantsesak bi talde aurreikusten ditu, A1 eta A2 mailetan.
Euskarari dagokionez, C1 maila eskainiko da, eta erdipresentziala izango da. Klaseak asteartetan izango dira, 18:15etik 20:30era.
Alemanean, A1 maila eskainiko da, eta hau ere erdipresentziala izango da. Klaseak asteazkenetan izango dira, 18:15etik 20:30era.
Informazio gehiagorako, 943 89 92 75 telefono zenbakira deitu edo eoieibarheo@gmail.com helbidera idatzi daiteke.




