Ertzaintzaren Erreskate eta Zaintza Unitateko Ur Zaintzako Ataleko kideek parte hartu dute ostiral arratsaldean Bilboko itsasadarrean egindako istripu akuatiko baten simulazioan. Ekintza honen helburu nagusia da uraren salbamenduko baliabideen, lurreko osasun taldeen eta laguntza-taldeen erantzuteko eta koordinatzeko gaitasuna ikustaraztea, Bilbon maiatzaren 14an eta 15ean egindako psikologia jardunaldien barruan.
Ariketa 16:00etan hasi da, ordubetez luzatu da, eta Bilboko itsasadarrera sartzeko moduan dagoen Paseo de El Arenal inguruan egin da. Bertan, istripu akuatiko bat simulatu da, non hiru pertsona uretara erori diren ontzi batetik. Horietako bati osasun-arazoak eragin zaizkio, bestea desagertu egin da eta hirugarrena hil egin da, gertakariak ikusi duen publikoan alterazio psikologikoak eraginez.
Egindako ariketaren helburuak izan dira DYA Bizkaia, UVR Ertzaintza eta Larrialdietako Talde Psikoologikoaren (GIPEC) erantzuteko gaitasuna ikustaraztea planteatutako egoeran, eta ezarritako prozedura eta jarduketa protokoloen eraginkortasuna ebaluatzea. Horrez gain, baliabideen koordinazioan eta kudeaketan hobetzeko arloak identifikatu dira, eta parte hartzen duten erakundeekin koordinazioa eta lanerako gaitasuna aztertu da.




