Bilboko Q Expo 2026 azokan, José Luis Crespo k, ezagun den fisikari eta dibulgatzaileak, nabarmendu du konputazio kuantikoak mundua eraldatzeko duen ahalmena. Ekitaldi honek ikertzaileak, enpresak eta dibulgatzaileak bildu ditu teknologia iraultzaile honen aplikazioak aztertzeko.
Crespok ohartarazi du konputazio kuantikoak segurtasun digitalean izango duen eragin zuzenetako bat dela. Gaur egungo segurtasun sistemak, hala nola RSA enkriptatzea, zaharkituta geratuko dira ordenagailu kuantikoak eskuragarri egongo direnean. "Ordenagailu kuantiko bat dugunean, segurtasun sistema hori guztia apurtuko da. Ordenagailu kuantikoak ia dena desblokeatu ahal izango du", esan du. Hala ere, segurtasun hori bermatzeko "kriptografia berriak" sortzen ari direla gaineratu du, eta horrek "mezu sekretuak bidaltzeko moduan paradigma-aldaketa" ekarriko duela.
“"Ordenagailu kuantikoak ia dena desblokeatu ahal izango du"
Dibulgatzaileak aldaketa nabaritzen du gizartean, bereziki gazteen artean, beldur gutxiago eta fisikarako jakin-min handiagoa erakusten baitute. Cresporerentzat, lehen arraroak ziruditen kontzeptuak, hala nola superposizioak edo korapilatzea, jada ez dira etorkizunekoak. "Haiendako jada ez da zientzia fikzioa, askoz naturalagoa den zerbait da", adierazi du. Adimen artifizialak ez bezala, zeina "kaxa beltz" bat bezala jokatzen duen, fisika kuantikoaren printzipioak ulergarriak dira, nahiz eta gizakiaren intuizioarentzat arraroak izan. Fisikariek teknologia kuantiko hauek materializatzen ari direla azpimarratu du, "pixkanaka-pixkanaka pertsonen bizitza aldatzen joan daitezen".
Ordenagailuaz haratago, Crescok beste teknologia batzuen garrantzia gogorarazi du, hala nola sentsore kuantikoak. Hauek gure eguneroko bizitzan daude dagoeneko 60 urte baino gehiagoz, eta Euskadik aditu handiak ditu arlo horretan. GPSa adibide argia da, sateliteetako erloju atomikoei esker funtzionatzen baitu, "teknologia hau ezinezkoa izango litzatekeen" sentsore kuantiko mota bat.
Etorkizunari begira, bere desiorik handiena konputazio kuantikoak gizateriaren erronka handiak konpontzen laguntzea dela dio. Zehazki, materialak hobeto ulertzeko simulazio kuantikoak hobetzea espero du. Helburu nagusia "eguzki-plakak merkeagoak eta eraginkorragoak egitea" litzateke, eta ordenagailu kuantikoak "material kuantiko horiek ateratzen lagunduko digula trantsizio berdea egiteko" klima-aldaketari aurre egiteko.




