Sestao k etorkizun hurbilean mugikortasun arinagoa eta errazagoa izatea du helburu, udalerriko puntu ezberdinen arteko joan-etorriak erraztuz. Horretarako, epe ertainean, Sestaoko Udala k Mugikortasun Ordenantza berri bat osatuko du, arlo honetan udalerriak izango duen aurrerapenaren oinarriak ezarriko dituena.
Arau berri honen hasierako fasean, Sestaoko Udala k herritarren iritziak, ideiak eta iradokizunak jaso nahi ditu. Horretarako, entzunaldi publikoaren epea ireki du, bizilagunen, erakundeen eta udalerriko kolektiboen ekarpenak jasotzeko. Ordenantzaren zirriborroan jasotakoari alternatibak aurkezteko epea maiatzaren 1a arte egongo da zabalik.
Ekarpenak Sestaoko Udala ri helarazteko, herritarrek ordenantzak@sestao.eus helbide elektronikoa erabili ahal izango dute. Herritarrek ekarpenak egiteko oinarri egokia izan dezaten, Sestaoko Udala k bere webgunean argitaratu ditu bai etorkizuneko Mugikortasun eta Trafiko Ordenantzaren zirriborroa, bai entzunaldi epea arautzen duen dokumentua.
Dokumentu berri honekin, Sestao k etorkizunari eta orainari begiratu nahi die. Ordenantza berri honek bizikletaren erabilerari protagonismo handiagoa eman nahi dio udalerrian, eta azkenaldian sortu diren garraiobide berrien erabilera ere arautu nahi du, hala nola patinete elektrikoena. Garraiobide jasangarriagoen aldeko apustua irmoa izango da ordenantza honen azken idazketan.




