Osakidetzaren EPEko lehen azterketen datak eta ordutegiak iragarri dira

Osakidetzak 2026ko ekainean egingo diren Enplegu Eskaintza Publikoko lehen proben egutegia zehaztu du.

Irudi generikoa azterketa areto handi batekoa, mahai eta aulki hutsekin.
IA

Irudi generikoa azterketa areto handi batekoa, mahai eta aulki hutsekin.

Osakidetzak 2023-2024-2025 Enplegu Eskaintza Publikoko (EPE) lehen proben datak eta ordutegiak argitaratu ditu, 2026ko ekainaren 19an, 20an eta 21ean Barakaldoko BECen egingo direnak.

Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an, ostirala; ekainaren 20an, larunbata; eta ekainaren 21ean, igandea. Hiru ordu-tarte ezarri dira: 9:30ean, 13:30ean eta 17:30ean. Ordutegi zehatzak Osakidetzaren EPE webgunean kontsulta daitezke.
Deialdi honetan, martxoaren 23an izena emateko epea ireki zuten 9 kategoria profesionaletako azterketak egingo dira. Osakidetzaren 23-24-25 EPE berriak hainbat berrikuntza dakartza aurreko deialdiekin alderatuta. Horien artean, probaren nota gordetzeko aukera eta test motako azterketa bakarra egitea nabarmentzen dira. Hautagaien prestakuntza errazteko, Osakidetzak hautaketa-prozesu bakoitzeko galdera-sortak jarri ditu eskuragarri.
Guztira, 5.425 plaza eskainiko dira Osakidetzaren EPE berri honetan, horietatik 2.160 lanpostu berriak dira 107 kategoria profesionaletan. Ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo diren lehen probak 9 kategoria profesionali dagozkie, eta horien artean, tradizionalki hautagai gehien biltzen dituztenak daude.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak EPE honekin, 23-24-25, plantillaren egonkortzearen eta sistema publikoaren indartzearen aldeko apustua berresten dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz.