Osakidetza-k amaitutzat eman ditu Barakaldo-Sestao OSIko Zuazo osasun zentroan egindako hobekuntza lanak. Proiektuaren helburu nagusia eraikinaren irisgarritasuna hobetzea izan da, sarrerako atearen kokalekua aldatuz. Era berean, eremu administratiboa zabaldu eta berritu egin da, Osakidetzaren estrategia korporatibora egokituz, hurbilekoagoa, integrala eta pertsonalizatuagoa den arreta-eredu bat garatzeko.
572.600 euro ko inbertsioarekin, sarrera nagusia hartzen zuten zutabeak itxi dira, eremu administratiboari ia bikoiztuz espazioa. Zentroaren sarrera nagusia ondoko kalera lekualdatu da, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko.
Eremu administratiboaren eraberritze eta modernizazioan, argiztapena eta erosotasun akustikoa zaindu dira, ingurune atsegina, atratiboa eta modernoa eskaintzen duten materialak erabiliz. Helburu horrekin, ohiko mostradoreak mahai-arreta puntuekin ordezkatu dira, erabiltzaileari eseri eta arreta pertsonalizatuagoa jasotzeko aukera emanez.
Egitasmo hau Eusko Jaurlaritza ren Osasun Azpiegituren eta Ekipamenduen Programa 2025-2032 ren barruan kokatzen da, 1.600 milioi euro ko aurrekontua duena Osakidetzaren sare asistentzialaren eraikuntza, zabalkuntza eta berritze lanetarako.
Azpiegitura moderno eta irisgarriak eraikitzeko apustu hau Euskal Osasun Ituna ren konpromisoetan kokatzen da. Itun horren ekipamenduei buruzko ildo estrategikoak lehentasun gisa ezartzen ditu zentro berrien diseinu, birgaikuntza eta eraikuntza proiektuak, herritarren benetako beharrei eraginkortasunez erantzuteko, lurralde-oreka bermatzeko, ingurumen-irizpideak eta Euskadiko baliabide publikoen kudeaketako eraginkortasuna txertatzeko konpromisoarekin batera.
Zuazoko Osasun Zentroa OSI Barakaldo-Sestao osatzen duten hamar lehen arretako zentroetako bat da. Gaur egun, Zuazo eta Arteagabeitia auzoetako 17.554 bizilagun entzat eskaintzen du osasun-estaldura. Bere zerbitzuen zorroak Familia Medikuntza, Pediatria eta Erizaintza barne hartzen ditu, ohiko administrazio- eta herritarrentzako arretako zereginak gehituz.




