Bilbao Kirolak erakundeak kudeatutako igerilekuen eskaintza zabala da. Artxanda, Errekalde eta Txurdinaga guneetako kanpoko igerilekuak irailaren 13ra arte egongo dira irekita, abuztuaren 28a salbuetsita. Ordutegia 10:00etatik 21:00etara izango da ekainean, uztailean eta abuztuan, eta 20:00ak arte irailean.
Uztail eta abuztuan, Zorrotza eta San Inazio aisialdirako igerileku gisa egokituko dira, astelehenetik igandera 10:00etatik 21:00etara. San Inazio ko instalazioak abuztuaren 17tik aurrera itxiko dira, urteko mantentze-lan teknikoak egiteko.
Edukiera araudia betetzeko, Bilbao Kirolak erakundeak kanpoko eta aisialdiko igerilekuak ixteko aukera izango du gehienezko muga gainditzen denean. Instalazio bakoitzak bere edukiera propioa du bai solariumean eta bai uretan, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.




