Bilbon joan den igandetik desagertuta zegoen 13 urteko adingabea egoera onean aurkitu dute hiriburuan, eta dagoeneko familiarekin dago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Familiak igandean, ekainaren 7an, jarri zuen haren desagerpenaren salaketa, eta ordutik Ertzaintza lanean aritu zen hura lokalizatzeko.
Gaur arratsaldeko 14:00ak baino lehen, partikular batek abisua eman die larrialdi zerbitzuei adingabea Bilboko Sabino Arana kalean ikusi duela esanez. Patrulla bat bertaratu eta gaztea Bilboko Luis Briñas kalean aurkitu dute.
Deustuko polizia-etxera eraman ondoren, senide bat bertaratu eta neskaren ardura hartu du. Adingabeak borondatez egin zuen etxetik alde.




