Bilboko Udala k amaitutzat eman ditu Basurtu ko Lezeaga kalea ren berrurbanizazio lanak. Ekintza honen helburua bide-azalera hobetzea eta bertako erabiltzaile guztientzat segurtasun eta zirkulazio baldintzak optimizatzea da.
Kalearen goiko aldean egindako esku-hartzeak, bi tarte hartu ditu eta bertako zoladura erabat berritu du, denboraren eta erabileraren ondorioz sortutako higadura nabarmena zuelako.
Azken asteotan garatutako lan hauek egiteko, Bilboko Udala k 268.356 euro bideratu ditu.
Zehazki, egindako lanen artean daude lehendik zegoen zoladura fresatzea eta asfaltozko geruza berri bat zabaltzea. Horrez gain, arketa-zuloak handitu eta mailakatu dira, erregula jarri da eta jarduketa eremuan seinalizazio horizontala berritu da.
Halaber, garbiketa lanak eta amaierako akaberak egin dira, esku-hartzearen amaiera egokia bermatzeko eta ingurune urbanoaren hobekuntza orokorra ziurtatzeko. Lanek irauten zuten bitartean, udalak bide-trafikoa txandakako zirkulazioaren bidez mantendu du, bizilagunei eta bidearen erabiltzaileei eragindako eragozpenak gutxituz.




