Udalerriko erdiguneko kaleak kolorez bete zituen desfileak mozorro originalak, aldarrikapenak, karrozak eta, batez ere, umore ona izan zituen protagonista. Adin guztietako leioaztarrek ez zuten galdu nahi izan jaietako lehenengo txanpa hau.
Jaitsierak utzitako une dibertigarrienak argazki-galeria batean jaso ditu hedabide honek, bizi ahal izateko.




