Erroldaren aurretik, prestakuntza saio bat izango da azaroaren 26an, ostegunean, 18:30ean, Mendibileko eskolako lokaletan.
Errolda abenduaren 2tik 3ra bitarteko gauean egingo da, 22:00etatik 2:00etara. Boluntarioek ordubete lehenago bildu beharko dute ekitaldiaren hasierarako, lana antolatzeko.
Laguntzeko interesa duten pertsonek erakundearekin harremanetan jarri ahal izango dira recuento@sortarazi.org helbide elektronikoaren bidez.




