Rontegiko zubia ren inguruan mendian piztutako sute bat dela eta, auto-ilara nabarmenak sortu dira Getxorako norabidean. Sua itzaltzeko lanak egiten ari diren bitartean, bi errei moztu behar izan dituzte, eta horrek bi kilometro inguruko auto-ilara eragin du.
Bestalde, istripu bat dela eta arazoak izan dira Avanzada errepidean, 11. kilometroan. Ibilgailu bat bidetik irten ondoren, ordubetez luzatu diren auto-ilara sortu dira Getxorako norabidean, arratsaldeko bostetatik seietara arte. Gertaera tuneletik gertu izan da, eta auto-ilara Rontegiko zubiraino iritsi da.




