Ekitaldi honetan, GAIKERrek enpresei trantsizio prozesuetan laguntzeko dituen gaitasun teknologikoak eta I+G+i-koak aurkeztuko ditu, industria sektore ezberdinen erronkei aurre egiteko soluzio pertsonalizatuak eskainiz.
Zentro teknologikoak stand propioa izango du (standa D-14), non bere soluzio teknologikoak, esperientziak eta I+G+i-ko lankidetza-aukerak ezagutaraziko dituen. Gainera, Poster Area-n ere parte hartuko du.
DS Industry-k industria sektoreetako enpresa eta profesionalak bilduko ditu, teknologia aurreratuak ezagutzeko, lankidetza-aukerak sortzeko eta deskarbonizazio, jasangarritasun eta zirkulartasunaren inguruko erronkei aurre egiteko gunea eskainiz.
Gaiakerrek gonbidatzen ditu interesatuak beren D-14 standera hurbiltzera, industria jasangarriago eta zirkularrago baterantz aurrera egiteko laguntza nola eskain dezaketen deskubritzera.




