GAIKER-ek bere presentzia baieztatu du Elikagaien eta Ontzien Berrikuntzarako IV. Topaketan, ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING Innovation Hub-ek antolatuta. Ekitaldia irailaren 24an izango da, Barakaldo-ko (Bizkaia) Ilgner Eraikinean. Topaketa hau erreferentziazko gune bat izatea nahi da, elikagai-enpresen, soluzio hornitzaileen, adituen eta ontzien balio-kateko beste eragile batzuen arteko sare-lana sustatzeko. Helburua Europako ontzien inguruko testuinguru arautzaile eta lehiakor berriak planteatzen dituen erronkei aurre egitea da.
Topaketan zehar, GAIKERrek stand bat izango du. Bertan, ontzien, materialen eta polimeroen arloan dituen ezagutza eta gaitasun teknologikoak ezagutaraziko ditu, baita birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren ingurukoak ere. Jardunaldi hau aukera paregabea da sektoreko eragileei beren gaitasunak hurbiltzeko.
Etorri bisitatzera eta ezagutu gure proposamenak.




