Gobernu Kontseiluak uztailaren 28an emandako baimenaren bidez, funts horiek sektorearen funtzio soziala sendotzea dute xede. Ekimen honek informazio egiazko, zorrotz eta kontrastatuaren eskubidea bermatu nahi du, egungo ingurune digitalak dakartzan erronkei erantzunez.
Laguntzak bi lerrotan banatuko dira. Lehenengoak, 6 milioi euroko aurrekontua duena, Euskadiko hedabide orokorrei zuzenduta dago. Bigarrenak, milioi bat eurokoa, tokiko eta eskualdeko komunikabideak babestuko ditu, horiek hurbileko informazioa emateko eta lurralde kohesiorako duten garrantzia aitortuz.
Deialdi honen bidez, Eusko Jaurlaritzak kazetaritza arduratsua sustatu nahi du, desinformazioa prebenitzeko tresnak garatuz eta kolektibo ahulenen alfabetatze mediatikoa bultzatuz. Araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da abuztuaren 7an.




