Programazioak kalitatezko ikuskizunak eta izen handiko artistak uztartzea du helburu, herritarren espiritu kritikoa sustatzeko asmoz. Egitarauaren barruan antzerkia, musika kontzertuak, dantza eta zirkua bezalako diziplinak aurki daitezke, baita opera eta ballet proiekzioak ere.
Sarreren salmentari dagokionez, Torrezabaleko bazkideek irailaren 24an eta 25ean eskuratu ahal izango dituzte leihatilan. Gainerako herritarrentzat, txarteldegia irailaren 26tik aurrera egongo da zabalik.




