Ekimen honetan zortzi enpresak hartuko dute parte. Horien egitekoa izango da produktu jasangarrien inguruko eskakizun berriak identifikatzea eta beren ekoizpen-prozesuen ingurumen-inpaktua hobetzea.
Proiektuaren xede nagusia da enpresek araudi-arriskuak minimizatzea eta merkatuan gero eta handiagoa den produktu jasangarrien eskaerari erantzun egokia ematea.
Lehenengo lan-bilera urriaren hilabetean egingo da, eta bertan zehaztuko dira parte hartuko duten enpresen jarduerak eta hurrengo urratsak.




