Azaroaren 19an, osteguna, 17:00etan, Arkimidesen printzipioa filmaren emanaldia izango da Kultur Birikan, Sutondoanek antolatuta.
Azaroaren 25ean, asteazkena, 11:30ean, "Martxa morea" egingo da herritik zehar. Ondoren, manifestuaren irakurketa partekatua egingo da Udaletxeko plazan. Irakurketa Derioko Udalak, eskolako ikasleek, Txorierri Politeknikako gazteek eta Sutondoanek elkarrekin egingo dute.
Abenduaren 3an, osteguna, 17:00etan, Garbiñe Etxebarria psikologoak "Lehengo emakumeak: pasadizoak, ohiturak eta aldaketak gure bizitzetan" hitzaldia emango du Kultur Birikan. Sutondoanek antolatuta.
Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarrikapenarekin bat egitera.




