Gurutzeta auzoak, orain arte baino hobeto zainduta egongo da aurrerantzean, bost bideokamara berriren instalazioari esker. Gurutzeta eta metro geltokiaren inguruko tartean kokatuta, gailu hauek auzoko lehendik zeuden kamerak osatuko dituzte.
Ángel Madrazo, Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasuneko zinegotziak adierazi duenez, "Herritarren Segurtasunaren Arlotik auzokideei hartutako konpromisoa betetzen dugu auzo honetan bizikidetza, segurtasuna eta delitu-ekintzen prebentzioa indartzeko". Gailu hauek Udaltzaingoak eremuan egiten duen patruilari eta zaintza lanari osagarri izango zaizkio.
Gurutzeta ez da Barakaldon kamera berriak jarriko dituen gune bakarra izango. Barakaldoko Udalak segurtasunaren arloan estrategia integral bat garatzen ari da, eta bideokamara jartzea bere puntu indartsuetako bat da. Horregatik, datozen hilabeteetan kamera berriak jarriko dira Barakaldoko geografiaren puntu estrategikoetan, analisi tekniko eta segurtasun irizpideen arabera, gune jendetsuenak lehenetsiz.
"Gure auzokideek kale publikoan segurtasunez ibiltzea nahi dugu, lapurretak edo dendetan kalteak jasateko beldurrik izan gabe. Horrelako neurriek beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute", gaineratu du Madrazok.




