Proiektuaren helburu nagusia auzoko azpiegiturak modernizatzea da. Horretarako, lau ardatz nagusi zehaztu dituzte: saneamendu eta hornidura sareak berritzea, zoladura eta irisgarritasun elementuak hobetzea, argiteria publikoa aldatzea eta inguruko guneetan esku hartzea zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko.
Lan hauek amaitu ondoren, udalaren hurrengo helburua San Juan auzoa izango da. Auzokideekin bilerak egiten hasi dira dagoeneko, aurretik Ollargan eta Salud e Higiene auzoetan egin bezala, herritarren beharrak eta eskaerak plan integral batean txertatzeko.
Bestalde, eskolako patioa berritzeko obrak datorren astean hasiko dira, ikasturtea amaitu eta ikasleak bertan ez direnean. Udal gobernuaren arabera, legealdiko planeko 110 neurrietatik %70 baino gehiago gauzatuta edo martxan daude.
“"Estamos construyendo una Arrigorriaga más accesible, viva e igualitaria, poniendo a los barrios en el centro."




