Aste-akabu honetan, magiaren mundua Erandioko Erandiogoikoa, Altzaga eta Astrabudua auzoetara itzuliko da, jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Kultur eskaintza dibertsifikatzeko duela hamar urte Udalak egindako apustuaren barruan sortu zen ekimena, eta aurten 11 mago bilduko ditu.
Jaialdiaren helburua magia kaleetara eramatea da, ikuskizunak plazetan eta kaleetan eginez. Horrez gain, umeentzako tailerrak antolatuko dira eta Magipoteoa ere egingo da, non magoak taberna eta terrazetako jendea ustekabean harrapatuko duten.
Aurtengo edizioan parte hartuko duten artisten artean, Miguel Muñoz, 2018ko Munduko Magia Txapelketako irabazlea; Lola Mento, 2024ko Espainiako Magia Txapelketako lehen saria eskuratu zuena; Juan Paños, Max Verdié eta Eriz izango dira. Javi Benitez arduratuko da ikuskizuna aurkezteaz.
Egitaraua ostiraletik igandera luzatuko da. Erandiogoikoan, irailaren 25ean, ostirala, 18:00etan, Por arte de encantamiento ikuskizuna izango da Euskadi plazan, doan.
Larunbatean, irailaren 26an, Altzagan, magia-tailerra egingo da Balbigaz 11:30ean Merkatu Zaharrean. Ondoren, 13:00etan, Magipoteoa izango da Rubik, Balbi eta Eriz magoekin. Gauean, 20:00etan, gala nagusia ospatuko da Merkatu Zaharrean, Juan Paños, Miguel Muñoz, Lola Mento, Max Verdié eta Eriz bertan direla. Sarrerak 4 euro balio du.
Igandean, irailaren 27an, Astrabuduan, magia-tailerra izango da Tor eta Txoborrogaz 11:30ean. 13:00etan, Luigi Ludusen Cantando bajo la magia emanaldia izango da Josu Murueta Kultur Etxean. Arratsaldean, 18:00etan, La magia de un trotamundos ikuskizuna izango da.




