Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere 2026-2027ko Denboraldi Sinfonikoko 3. programa Juanjo Menaren ekarpenari egindako aitortza gisa aurkeztu zuen, orkestraren zuzendari titular izan zen urteetan egindako lanagatik.
Aitortza hau kontzertu programa edo Orkestraren omenaldi bat baino gehiago izatea nahi izan zuten. BOSeko publikoa ere parte hartu nahi izan zuten, beti Juanjo Menarekiko maitasun eta errekonozimendu handia erakutsi baitie.
Horregatik, bi kontzertuak amaitzean, bertaratutakoak argazki koralean parte hartzera gonbidatu zituzten, non publikoa eta orkestra maitasun, esker on eta omenaldi bereko keinu berean bildu ziren.
Hauek dira Miguel San Cristobal argazkilariak une berezi horiek jasotzen dituen bi argazkiak. Oroitzapen bat Juanjo Menarentzat, BOSentzat eta publiko osoarentzat.
Eskerrik asko, Juanjo! Homenaje osteguna, urriaren 15a. Homenaje ostirala, urriaren 16a.




