Calcareo eta Rekondo jatetxeek irabazi dituzte Euskadiko ardo-kartarik onenen ARDOKA sariak, Bilboko Euskal Museoa n egindako ekitaldian. Lehiaketak ostalaritza-establezimenduen lana aitortzen du, bereziki ardo-kartetan kalitateagatik, aniztasunagatik eta aurkezpenagatik nabarmentzen direnak, baita Euskadin ekoitzitako ardoak ezagutarazteko eta balioan jartzeko egiten duten ekarpenagatik ere.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Arrantzako Saila k sustatutako eta HAZI k kudeatutako sariak bi kategoria bereizten dituzte, establezimenduen batez besteko prezioaren arabera: 60 eurotik beherakoa eta 60 eurotik gorakoa (edaria izan ezik).
60 eurotik beherako kategorian, Calcareo izan da lehen sariaren irabazle, Biazteri k bigarren postua lortu du eta Gastronomia Bilbao k hirugarrena. 60 eurotik gorako kategorian, berriz, Rekondo jatetxeak eskuratu du lehen saria, eta Karmine k eta Arzak ek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.
Amaia Barredo Elikagaien, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Arrantzako sailburuak sariak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen eta establezimendu saridunak zoriondu zituen, ardoaren kulturaren zabalkundean ostalaritzako profesionalek duten eginkizuna azpimarratuz. "Gaur ardo-kartarik onenak baino askoz gehiago aitortzen ari gara. Gure ardoak ezagutzen dituzten, hautatzen, gomendatzen eta, batez ere, botila bakoitzaren atzean dagoen balioa bezeroei helarazten dieten profesionalen lana aitortzen ari gara", adierazi zuen Barredok.
“"Gaur ari gara aitortzen askoz gehiago ardo-kartarik onenak baino. Gure ardoak ezagutzen dituzten, hautatzen, gomendatzen eta, batez ere, botila bakoitzaren atzean dagoen balioa bezeroei helarazten dieten profesionalen lana aitortzen ari gara."
Gainera, sailburuak upategien eta ostalaritza-establezimenduen lanaren arteko harremana nabarmendu zuen: "Jatetxeak, aretoan lan egiten duzuen pertsonak eta sommelier profesionalak ezinbesteko zubia zarete gure ardoak ekoizten dituztenen eta horiek gozatzen dituztenen artean".
Bi aipamen berezi ere eman ziren: Baste (Romo) eta Gure Mahaia (Samaniego). Bastek ardoaren kultura modu natural eta eskuragarrian hurbiltzeko gaitasuna du, eta Gure Mahaia txiki ekoizle eta inguruko ardoen aldeko apustuagatik nabarmendu da.
ARDOKA sariak ostalaritzaren garrantzia aitortzen du ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagune gisa, eta establezimenduetan ardoak hautatu, aurkeztu eta gomendatzen dituztenen lana balioan jartzen du. Lehiaketak arreta berezia jartzen dio Errioxa Alabesa, Araba, Bizkaia eta Getariako jatorri izendapeneko txakolinak eta Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko sagardoaren presentziari.




