Gorrotxategik 8,95 puntu lortu ditu, urrezko gazta emateko beharrezkoa zen puntuaziotik oso gertu, nahiz eta azkenean ez den eman.
Bigarren postuan Unai Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Araia) sailkatu da, 8,49 punturekin. Hirugarren, berriz, Julen Arburua izan da, Kortaria S.C. (Lekaroz) ordezkatuz, 8,48 punturekin.
Aurtengo lehiaketan iragan irailaren aurreko hamar irabazleek hartu dute parte. Ekimen honen helburua Idiazabal Jatorri Izendapeneko ekoizleen lana eta gazta egiteko tradizioa aitortzea da.




