Laguntza hauek tratamendu horiek urtean zehar eragiten dituzten gastuei aurre egiten laguntzeko eta onuradunen nahiz haien familien zama ekonomikoa arintzeko helburuarekin sortu dira.
Dirulaguntzak eskatzeko, eskaera orri ofiziala, familia unitatea osatzen dutenen nortasun agirien kopiak, familia liburuaren kopia, bankuko kontuaren datuak eta aurreko urtean egindako tratamenduaren gastuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Gainera, mendekotasuna edo desgaitasuna Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, nahiz eta eskatzaileak baimena emanez gero Udalak zuzenean eskuratu ahal izango duen.
Deialdiak familia unitatearen egoera ekonomikoa ere kontuan hartuko du. Horretarako, diru sarreren eta jasotako prestazioen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, baita Udaleko Gizarte Zerbitzuek beharrezko datuak kontsultatzeko baimena ere.
Eskaerak Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean aurkeztu beharko dira, azaroaren 30era arte, egun hori barne.
Argibide gehiago nahi izanez gero, udalaren www.lazkao.eus webgunea kontsulta daiteke edo 943 088 080 telefono zenbakira deitu.




