Legazpiko Udala azaroaren 20tik 30era bitartean argiztatuko da granatez, gizonezkoen minbiziaren eta depresioaren inguruan kontzientziatzeko Movember mugimenduarekin bat eginez. Mugimendu hau, 2003an sortua, gizonek azaroan bizarra haztera animatzen ditu, gizartean sentsibilizazioa sustatuz.
Hilabete honetan zehar hainbat ekitaldi egin dira eskualdean. Hurrengo astean bi ekitaldi garrantzitsu izango dira Urretxun: azaroaren 24an, asteartea, Idoia Garde nutrizionista izango da hizlari 18:30ean, Urretxuko Udalako Portalón-ean. Hurrengo egunean, azaroaren 25ean, asteazkena, pintxo pote bat izango da Urretxu-n.
Movember mugimendua duela urte batzuk hasi zen gazte talde batek bizarra hazten eta dirua biltzen hasi zenean. Gaur egun, mundu osoko erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta milaka gizon parte hartzen dute sare sozialetan #Movember traolarekin.
Gizonezkoei aldizka urologoarengana azterketak egitera joateko gomendatzeaz gain, hilabete honetan tratamendu eta ikerketetarako dirua biltzen da.




