Lanuzteak eta kontzentrazioak bi udaletxeen aurrean egin dira, Eudel ek deitutako Udalhitz negoziazio mahaiaren bilera baino lehen. Langileek Eudel i, EAJ-PNV ri, EH Bildu ri eta PSE-EE ri eskatzen diete beren aldarrikapenak kontuan hartzeko.
Aldarrikapen horien artean, lan osasunarekin lotutako neurriak, azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea, pribatizazio berriei mugak jartzea eta plantilla gaztetzeko neurriak daude, besteak beste.




