Ekainaren 8a 'Jendaurrean Josten' Nazioarteko Eguna izan arren, Zumarragako zaletuek aurreko larunbatean, ekainaren 6an, ospatuko dute ekitaldia, asteburuarekin bat egiteko eta parte hartzea errazteko.
Zumarragako Udaletxeko arkupetan mahai luze bat jarriko da. Bertan, Julita-ren puntua eta kako tailerreko ikasleek eta bat egin nahi duten beste zaletu guztiek goizean goiz lanak egiteko, solasean aritzeko, bizkotxoa eta kafea dastatzeko aukera izango dute, 11:00etatik aurrera.
Jendaurrean Josten' Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbatean, ekainaren 6an, udaletxeko arkupetan.




