VIII. Goilurrak Rallya: Azkoitia eta Lazkaoren artean lehiatuko dira 57 pilotu

Pilotuek egiaztapenak eta aurkezpen ekitaldia egin zituzten Azkoitian, rallyari hasiera emateko.

Irudia generikoa da, rally auto baten gurpila.
IA

Irudia generikoa da, rally auto baten gurpila.

Gaur jokatuko da VIII. Goilurrak rallya Azkoitia eta Lazkao artean, 57 pilotuk parte hartuko dutelarik. Atzo arratsaldean egiaztapenak eta aurkezpen ekitaldia egin zituzten Azkoitian.

Azkoitia eta Lazkao artean jokatuko da gaur VIII. Goilurrak rallya, eta bertan parte hartuko duten 57 pilotuk atzo arratsaldean egin zituzten autoen egiaztapenak eta irteera ekitaldia Azkoitian. Ohiko moduan, eliz atarian egin zituzten egiaztapenak, eta ondoren, Plazaberrin jarri zuten aurkezpen gunea, pilotu bakoitzak bere asmoen berri eman zezan. Zale ugari bildu ziren ekitaldietara.
Errebueltie Motor eta Ikullu Racing kirol klubek antolatuta, rallyak lau erlojupeko izango ditu Urola Kostan. Lehenengo eta hirugarren txandak Errezilen izango dira, Benta Berri pareta eta Santa Engraziaraino doan 7,44 kilometroko tartean (08:40ean eta 11:45ean). Bigarren eta laugarren erlojupekoak, berriz, Zestoako Endoia eta Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxearen artean jokatuko dira, 14,58 kilometroko luzeran (09:10ean eta 12:15ean).
Gainera, autoak ikusteko aukera ere izango da Azkoitian. Eguneko lehen bi txandak osatu eta gero, 09:40tik aurrera, Oteiza pilotalekuetan elkartuko dira ibilgailuak, eta 20 minutuko atsedenaldia izango dute gutxi gorabehera. Atseden bera errepikatuko dute laugarren txanda amaitutakoan, 13:20 aldetik aurrera.
Rallya 19:00ak aldera amaituko da, eta 20:15erako aurreikusi dute sari banaketa ekitaldia Lazkaoko Euskadi enparantzan. Bertan sarituko dituzte aurtengo markarik onenak lortu dituzten pilotuak.