Taldeak Alegiako Boskatu taldearen aurka kantatu zuen, eta 16 puntu lortu zituen, alegiarren 14 puntuen aurrean. Garaipen honekin, Urretxu-Zumarraga 1 taldeak aurrera jarraitzen du txapelketan.
Taldea Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez bertsolariek osatzen dute, Leire Akizu gai jartzailearekin eta Jon Mendizabal epailearekin batera. Aurretik, Lazkaoko Biziolan irabazi zuten Goierriko kanporaketa, eskualdeen arteko final-laurdenetara sailkatzeko.
Hurrengo fasea, finalaurrekoa, Tolosako areto batean jokatuko da maiatzaren 16an. Bertan, Hernani eta Txingudi-A taldeen arteko kanporaketako irabazlearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Txapelketako finala Aian izango da, maiatzaren 30ean.




