Ordizia Rugby Elkarteak antolatzen duen Garagardo Azoka erraldoiaren 26. edizioa ospatuko da aurten, ekainaren 25etik 27ra bitartean. Beti Alai pilotalekua hiru egunez garagardo azoka bilakatuko da, arratsaldeko 18:00etatik 00:00etara. Ekitaldiak herritarren arteko topagune izateko helburua du, baita elkarteari ekarpen ekonomikoa egitekoa ere.
Bertaratzen direnek nazioarteko zein zenbait euskal garagardo probatzeko aukera izango dute. Gainera, jatekoa ere egongo da, bertan kontsumitzeko zein etxera eramateko aukerarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, beganoentzako janaria ere izango da aurten.
Azoka hau aurtengo denboraldiari agur esateko eta klubaren eguna ospatzeko ere balioko du. Igandean ospatuko da klubaren eguna, iazko edizioan bezala. Gainera, ekitaldiak balioa izango du entrenatzaile berriari ongietorria egiteko.
“"Ilusioz gainezka gaude taldeari eta harrobiari emango dion guztiarengatik."
Joan den denboraldian lehen taldearen arduradun izandako Suso Romero k ez du jarraituko. Haren ordez, irlandar jatorriko Simone Ragusi izango da taldearen entrenatzaile berria. Klubak nabarmendu du Ragusi jokalari eta entrenatzaile gisa nazioarteko ibilbide luzea duela, eta ilusio handiz hartuko dutela adierazi du klubak.




