Boluntario lanetan hasi zenean, Aratz mendiko gailurrean kokatzen ziren lasterketako denborak kontrolatzeko. Hasierako urteetan, prozesua eskuzkoa zen: dortsalak apuntatu, errotulagailuekin seinaleak egin eta informazioa irrati bidez helarazten zuten. Denborarekin, teknologia berriek lana erraztu dute, gaur egun txipak eta antena digitalak erabiltzen baitira informazioa zuzenean helmugara bidaltzeko.
Lasterketa egunetan, goizeko 05:00etan hasten da jardunaldia. Materiala prestatu eta mendira igotzen dira, lehen korrikalariak iritsi aurretik. Lasterketa amaitzean, mendia garbi uzteko ardura ere hartzen dute, zintak eta markak jasoz. Lan hori, askotan, kuadrillako lagunekin eta familiarekin partekatzen dute, egun hori festa giroan biziz.
“"Lehenengo urtean hiru lagun joan ginen. Orain, ordea, teknologia asko aldatu da; maleta bat bezala ematen digute antena batekin, chipa irakurtzen duena."
Urte hauetan guztietan pasadizo ugari bizi izan dituzte. 2011. urtean, esaterako, parapente batek istripua izan zuen lasterketa garaian, eta boluntarioek bertan lagundu behar izan zuten medikuak iritsi arte. Hala ere, esperientzia positiboa dela nabarmendu dute, talde lanak eta mendiarekiko zaletasunak bultzatuta.




