Uztailaren hasiera Kukai dantza taldearen 'Kale hizketak' ikuskizunarekin egingo da, Euskal Herria plazan, asteazkenean, 19:00etan. Ostiralean, Isuok eta Bargik kontzertua eskainiko dute Brinkolako Ergoena parkean, auzo elkarteak sustatuta. Gauean, 22:30ean, Ikatza argazkilari elkarteak naturako argazkien ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Azoka gunean.
Datorren astean, ekitaldi ugari izango dira. Astelehenean, haurrentzako jolasak eta tailerrak (17:30-19:00) eta apar festa (19:00) izango dira plazan. Asteartean, 'Wonka' pelikula emango dute plazan, 19:30ean. Asteazkenean, Bea Larrañagak 'Hausturak' kale antzerkia eskainiko du Laubide kalean (euria eginez gero, azokan). Ostegunean, bertso poteoa izango da Aitor Sarriegi, Eneko Araiztegi eta Ane Beloki bertsolariekin erdiguneko kaleetan.
Uztailaren 13an, haurrentzako ur jolas parkea, tailerrak eta apar festa izango dira plazan (17:00-20:00). Hilaren 14an, Zirkotxosko taldeak 'Oh-pera' kale antzerkia taularatuko du toki berean, 19:00etan. Hilaren 15ean, 'Migrazioa: bide ahaztezina' pelikula proiektatuko dute Laubiden, 19:30ean (euria eginez gero, azokan).
Hilaren 16an, Jokin Lasak, Kaki Arkarazok eta Pello Ramirezek 'Aberriak eta atzerriak' kontzertua eskainiko dute Agirre Etxeberri parkean, 19:00etan (eguraldi txarrarekin, Latxartegi aretoan). Hilaren 17an, Ikatza elkarteak bidaietako argazkien ikus-entzunezkoa aurkeztuko du azokan, 22:30ean. Hilaren 18an, Rogelio Botanzek eta Percuteras de Garaldea taldeak kontzertua emango dute plazan, 12:00etan, Alaitasuna errondailak Botanzeren aita omenduz.
Azken ekitaldiak hilaren 20an hasiko den astean izango dira. Hilaren 20an, haurrentzako jolas parkea (17:00-19:00) eta apar festa (19:00) izango dira Laubiden (eguraldi txarrarekin, azokan). Hilaren 22an, Trapu Zaharra taldeak 'Azkena eta bagoaz' lana antzeztuko du Laubiden, 19:00etan (eguraldi txarrarekin, azokan). Bukatzeko, hilaren 23an, Txaston Dixie Banda taldeak kontzertua emango du erdiguneko kaleetan, 19:00etan (eguraldi txarrarekin, azokan).




