Legazpiko Udalak zabalik du Artzain Eguneko postuetan izena emateko epea, irailaren 6an ospatuko den jaiarako. Artisau eta ekoizleek uztailaren 7ra arte dute aukera izena emateko, udaletxean bertan edo udalaren webgunean eskaintzen den esteka baten bidez.
Udaletik jakinarazi dutenez, jasotako eskaera guztiak aztertu ondoren, eta produktuen kopuruaren eta motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktu sorta anitza bermatzeko.




