Txosna kudeatu nahi duten herriko taldeek edo elkarteek uztailaren 27ra arteko epea dute eskaera egiteko, udalaren webgunean ([www.legazpi.eus](https://www.legazpi.eus/albisteak/kultura-eta-euskara/jaietarako-txosnarako-eskaera-egiteko-epea-zabaldu-da-uztailak-27-arte)).
Txosna hiru jai egunetan egongo da irekita. Azken urtean herrian ekintzaren bat antolatu duten taldeek edo elkarteek bakarrik egin dezakete eskaria, eta gehienez bi esleipen egingo dira.
Gainera, musika emanaldiak eta bestelako ekitaldiak antolatu ahal izateko, oholtza bat jarriko da txosnaren barruan.




