Legazpiko Udal Liburutegia k bere ateak zabaldu ditu Olamendi HLHI ikastetxearekin elkarlanean, haurrei liburutegia ezagutarazteko eta irakurketaren plazerraz berri emateko helburuarekin. Ekimena asteazkenean hasiko da, LH2. mailako ikasleekin, eta liburutegiak kulturaren eta giza prestakuntzaren topaleku gisa duen garrantzia azpimarratu nahi du.
Liburutegiak ezagutzera ematea, ateak irekitzea eta irakurleen eskura dokumentuak jartzea babesteko modurik onena dela uste dute. Horretarako, 60 minutuko bisita gidatuak eskainiko dira, non liburutegiko langileek lagunduta, haurrek modu ludikoan argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten eta liburutegian prestatzen diren ekintzen berri jasotzen jakingo duten.
Gainera, iraileko azken astean ohiko irakurketa klubak ere izango dira. Astelehenean, irailaren 28an, Irakurketa Erraza Kluba bilduko da "Las invisibles" liburuaz solas egiteko, eta egun berean Haurrentzako Irakurketa Kluba ren lehenengo bilera izango da LH4, LH5 eta LH6 mailetakoentzat. Asteazkenean, irailaren 30ean, Helduentzako Gaztelerazko Irakurketa Kluba k Georges Perec idazlearen "La vida instrucciones de uso" liburuari buruz hitz egingo du.




