Goizean ospatu da Iñaki Beitia mendi martxaren 28. edizioa. Parte hartzaileek 30 kilometroko ibilbidea egin dute, 1.800 metroko desnibel metatua gaindituz, Goierri, Deba Garaia eta Urola Kosta eskualdeetako paisaia ederrak ezagutuz.
Areizaga-Kalebarren enparantzatik abiatu eta bertan amaitu da proba. Ibilbidean zehar hainbat kontrol puntu igaro dituzte, hala nola Izazpi, Samiño, Aizpurutxo, Irimo eta helmuga bera, Areizaga/Kalebarren plaza.
Aurtengo edizioak iazko berritasun bat mantendu du: Oñamendi gailurreko postontzia bisitatzeko aukera, Iñaki Beitia hil zeneko 25. urteurrenean inauguratutakoa. Horrez gain, ibilbidean aldaketa batzuk egin dira jaitsieretan, Aizpurutxora Dantzalekutik eta Ula baserritik jaitsiz, eta Santa Barbaratik Etxaburu aldera jarraituz.
Azkenik, Larreaga baserritik Urretxu erdiguneraino egin dute jaitsiera, martxa amaitzeko.




