Izaro Tores urretxuarrak Alavesen lehen taldean debutatu nahi du

Futbolari gazteak, lesio bat gaindituta, lehen mailan jokatzeko aukera du denboraldi honetan.

Futbol pilota belar gainean, sareta lausotuta atzealdean.
IA

Futbol pilota belar gainean, sareta lausotuta atzealdean.

Urretxuko Izaro Toresek, Deportivo Alavéseko jokalariak, lehen taldean debutatu nahi du datorren denboraldian, taldeak lehen mailara igota.

Emakumezkoen futbola k aurrerapauso handiak eman ditu Urretxu eta Zumarraga aldean, Ikastola Seirak taldeko aitzindariek lehen taldea martxan jarri zutenetik. Sociedad Deportiva Urola k hartu zuen lekukoa, eta gaur egun inoiz baino talde eta jokalari gehiago ditu. Azken urteetan egindako lanaren ondorioz, bertako jokalariak elitean daude eta beste batzuk bidean dira.
Horietako bat da Urretxu ko Izaro Tores Lopez. Alavés eko bigarren taldean jokatzen du eta datorren denboraldian lehen taldean aritu nahi du. Alavés eko lehen taldeak Liga F-ra igotzea lortu du.
Txikitatik gustatu zaio futbola Tores i. "Nire aitak beti izan du zaletasuna futbolarekin. Ilintxa n jokatu zuen, Legazpin, atezain gisa. Horrek eragina izan zuen nigan, noski. Nire lehengusua nire adinekoa da eta beti elkarrekin jolastu izan dugu. Eta atsedenaldian ere futbolean aritzen nintzen, mutilekin", gogoratzen du.
Adina bete zuenean, Urola ko futbol eskolan eman zuen izena. "Bost edo sei urtean jokatu nuen Urola n. Gero Beasain era joan nintzen, Goierri Gorri ra. Bi urte egon nintzen han. Goierri Gorri tik Real era joan nintzen, eta han hiru denboraldi jokatu nituen. Urtebete Eibar ren egon ondoren, lau denboraldi daramatzat Alavés en", laburbildu du Urretxu ko jokalariak.
Real era 14 urterekin iritsi zen eta bigarren taldean jokatu zuen. Elitean dauden jokalari batzuekin batera aritu zen. "Lehen taldean dauden batzuekin eta kanpoan jokatzen duten beste batzuekin jokatu nuen: Cecilia; bi atezainak; Izarne Sarasola, Nantes en dagoena; Elene Lete, Londres en dagoena; Adriana Nanclares, Athletic eko atezaina...", gogoratu du.
Eibar ren eta Deportivo Alavés en ere bigarren taldean jokatu du. Denboraldi honetan lehen taldearekin entrenatu du eta bigarren taldearekin jokatu. "Kopan, lehen taldearekin deituta eraman ninduten, baina ez nuen jokatu", adierazi du Urretxu ko jokalari gazteak.
Alavés lehen mailan arituko da datorren denboraldian, eta Tores ek goi mailan debuta egiteko aukera izatea espero du. "Lehen taldea lehen mailara igo da eta hori albiste bikaina da. Alde pertsonalean, aldiz, denboraldi zaila izan da. Ez nuen inoiz lesiorik izan, esguintze txiki batzuk izan ezik, baina aurten luzaroan jokatu ezinik ibili naiz. Oraindik pixka bat ematen dit. Kirolaren gauzak. Okerragoa izango zen lotailu gurutzatuaren haustura", kontsolatu du bere burua.
Beste bi denboraldi sinatuta ditu eta lehen taldearekin debuta egitea espero du. "Hegalekoa naiz, baina aurrean ere jokatu dezaket. Alboko hegalekoa ere jokatu dut. Kontua da jokatzea. Azkarra eta leherkorra naiz".
Oso gustura dago Gasteiz en. "Eibar ren urtebeterako sinatu nuen. Aldi txarra pasa nuen eta motibazioa galdu nuen. Deportivo Alavés etik deitu zidatenean, futbolari beste aukera bat ematea erabaki nuen. Egin dudan gauzarik onena da. Oso gustura nago Gasteiz en: jendea oso majoa da, oso ondo bizi da... Lau urte daramatzat Gasteiz en. Hemen etortzea baliatu nuen Erizaintza ikastera. Hirugarren mailan nago".
Oso gustura dago Gasteiz en, baina ez du Urretxu ahazten. "Asteburuetan Urretxu ra joaten naiz, nire familia eta lagunak han daudelako. Oso gustuko dut etxean egotea, familiarekin", amaitu du Urretxu ko jokalariak.