Mutrikuko Galdonamendi auzoak igandean hartu zuen Euskadiko Txori Kantarien Txapelketa. Ekitaldi honek euskal geografia osoko txori kantari onenak aukeratzeko balio izan zuen, lau modalitatetan banatuta: jilgueros, mixtos de jilgueros, pardillos eta mixtos de pardillos.
Aurten, lau txapelketatik hiru Bizkaia aldera joan dira. Ismael Molano, Zorroza koa, jilgueros txapelketako txapeldun bilakatu da. Bestalde, Aitor Mella errenteriarrak garaipena lortu zuen mixtos de jilgueros modalitatean, duela astebete jada Gipuzkoako txapeldun izan ondoren.
Gainera, pardillos kategorian txapela Alain Carreras bilbotarrak eraman zuen, eta Honorato Costas barakaldarrak, berriz, mixtos de pardillo modalitateko txapeldun izendatu zen.




