Beroak Segurako San Joan jaietako egitaraua aldatzera behartu du

Tenperatura altuen ondorioz, hainbat ekitaldi lekuz aldatu edo bertan behera utzi behar izan dituzte azken orduetan.

Segurako plaza hutsik bero-bolada dela eta.
IA

Segurako plaza hutsik bero-bolada dela eta.

Segurako Udalak San Joan jaietako azken egunetarako aurreikusitako hainbat ekitaldi moldatu ditu, tenperatura altuek eragindako segurtasun neurriak direla eta.

Bero-boladak Segurako jai-egitarauan eragin zuzena izan du. Gaurko hamaiketakoa Zopa-jale elkartera eraman dute, eta plazan egitekoa zen bertso saioa Botikaxarrera lekualdatu dute.
Eguneko beste jarduera batzuk bertan behera geratu dira, hala nola Joselu Anaiak taldearen kontzertua eta erraldoien zein buruhandien kalejira. Bestalde, DJ Berto-ren saioa 20:00etan hasiko da, aurreikusitakoa baino beranduago.
Bihar, jaiak amaitzeko egunean, toka eta bola txapelketa bertan behera utzi dute, eta ez da su artifizialik izango. Atzo, San Joan bezperan, su txiki eta kontrolatu bat baino ez zuten egin plazan, segurtasuna bermatzeko asmoz.