Udako udalekuetan parte hartzen ari diren gazteek hiru erronka gainditu beharko dituzte taldetan banatuta. Ekintza hau aurten lehen aldiz egingo da hiru herrien artean, harremanak sendotzeko asmoz. Ainitze Azurmendi, Zegama ko Bele Gazte gaztelekuko hezitzaileak azaldu duenez, aurten Idiazabalgo gazteak ere batu dira.
Aurretik ere izan dira ekintza amankomunak, hala nola iaz Segura eta Zegama ko gazteek elkarrekin egindakoak. Nahiz eta gazteak elkar ezagutu eskolatik edo bestelako bideetatik, mota honetako ekintzek harremanetan sakontzen laguntzen dute.
“"Lehenengo aldiz egingo dugu hiru herrien artekoa"
Guztira hiru erronka gainditu beharko dituzte parte hartzaileek taldeka antolatuta. Ondoren, hiru talde finalera pasako dira, eta bertan erabakiko da zein den Goierriko konkis berria.




