Ilarduiako La Leze gaztandegiak, Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren eskutik, lehen saria lortu zuen. Txapelketa hau Baserritarren eguna ospatu zeneko ekitaldi nagusietako bat izan zen, Azpeitian, uztailaren 25ean.
Bigarren postuan Segurako Ondarre sailkatu zen, 'CR7' izenarekin. Hirugarren saria Zegamako Gaztañaditxulorentzat izan zen, eta laugarren postuan Araiako Julen Lekuona geratu zen. Guztira, 22 gaztagile izan ziren lehian, eta plazan jarritako postuetan ardi gazta pintxoak dastatzeko aukera ere izan zen.
Bestalde, 52. Sagardo Txapelketa ere jokatu zen egun berean. Bertan, 23 sagardogilek hartu zuten parte, tartean, Zeraingo Oiharte.




