Beasainen ospakizun handiko eguna da gaur, Francisca Murgiondo Etxeberria beasaindarrak bere 100. urteurrena ospatzen baitu. Udalak, herri osoaren izenean, zorionak helarazi nahi izan dizkio eta oroigarrizko plaka eta lore sorta bat eman dizkio bere etxean egindako bisitan.
Arabako Narbaiza herrian jaioa, Francisca Lazkaora joan zen ezkondu ostean, eta geroago Beasainera aldatu zen familia, senarraren lanbidearekin lotuta. Dagoeneko 61 urte daramatza herrian erroldatuta, eta bertako bizitzaren lekuko da.
Eguneroko ohiturei eusten die oraindik, hala nola eguneroko osteratxoa egiteari eta kafesneaz gozatzeari. Gaur, familia artean ospatuko du urteurrena, eta aurrerago biloba, birloba eta kanpoko senideekin ospakizun zabalagoa egiteko asmoa du.




