Emely Noemy Valladares, Ohorezko Erregional Mailako goleatzaile nagusia

Hondurastik etorritako jokalariak 27 gol sartu ditu denboraldi honetan Urolarekin.

Futbol zelaiaren argazki generikoa.
IA

Futbol zelaiaren argazki generikoa.

Emely Noemy Valladares Urolako jokalaria Ohorezko Erregional Mailako goleatzaile nagusia izan da, 27 gol sartuta 30 partidatan.

Emely Noemy Valladares Castillo Urolako jokalaria Ohorezko Erregional Mailako goleatzaile nagusia izan da, 27 gol sartuta 30 partidatan. Azken jardunaldira Elgoibar taldeko Aroa Cernada Lopez ekin berdinduta iritsi zen, baina azkeneko bost gol sartuta berdinketa hautsi eta titulu hau ziurtatu zuen.
Valladares 2003an jaio zen Hondurasko Langue herrian. 12 urte zituela iritsi zen Euskal Herrira bere gurasoekin, bizitza hobe baten bila. Hasiera batean beldur pixka bat sentitu bazuen ere, azkar egokitu zen ingurura. Euskara ikastea izan zen erronka nagusia, baina lortu zuen, nahiz eta hitz egiteko oraindik zailtasunak dituen.
Administrazio eta finantza ikasketak egin ondoren, Laboral Kutxan lan egiten du Arrasaten. Ordutegi ona duenez, Urolako entrenamenduetara joateko aukera du, bere zaletasun nagusia den futbolari denbora eskainiz.
Futbola betidanik gustatu izan zaio. Hondurasetik etorri zenean, aitak Urolan jokatzea proposatu zion eta berehala eman zuen izena. Haur mailan hasi zen eta zazpi denboraldi daramatza dagoeneko lehen taldean. Aurten bere marka pertsonalak hautsi ditu, mailako goleatzaile nagusia bilakatuz.
Valladares pozik agertu da Urolako giroarekin eta taldekideekin duen harremanarekin, eta horrek Hirugarren Mailan jokatzen duen Tolosa taldearen eskaintzari uko egitera bultzatu du. 'Taldearen parte sentitzen naiz eta ekarpena egin dezakedala uste dut', adierazi du.
Aurrelari azkarra da, eta nahiz eta punteria hobetu behar duen, etorkizunean futbolean jarraitzeko asmoa du, batez ere Urolan. Futbolak deskonektatzeko eta lagun asko egiteko balio diola azpimarratu du.